Diagnóstico y tratamiento de conductas problemáticas en perros

Plazas limitadas. Más información: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

CURSO

TAA 2015

Evento canino solidario

7 y 8 de Junio de 2014. Convento Capuchinos. Altsasu. 


Evento canino solidario a favor de la discapacidad, un evento en el que perros y personas participan a favor de los proyectos sociales de Bocalan Biak Bat. 


Camisetas / Kamisetak 10€

 

Lau Zango Milaka Irri

 

 Txakurra gizakiaren lagunik onena dela esaten da maiz. Esapideak ez du arrazoirik falta. Horri buruz asko daki Bocalan Biak Bat elkarteak. Laguntza txakurrak hezten ditu elkarteak, eta gaixotasun askotan sendatzeko terapietan eta tratamenduetan laguntzaile gisa erabiltzen dituzte. 2013an, esaterako, autismoa eta Downen sindromea duten haurrei laguntzeko terapia bat jarri zuen martxan Bocalan Biak Bat elkarteak. Sei hilabetez lanean jardun eta emaitza terapeutiko oso onak lortu ostean, bertan behera utzi behar izan zuten, diru faltagatik.
Terapiak haurrengan emaitza oso onak izan dituela gogoan hartuz, dirua biltzeko jaialdi erraldoia antolatu dute Iganderako: Lau zango, milaka irri. Barañaingo auditoriumean (Nafarroa) egingo dute. Bocalan Biak Bat elkartea eta eta Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartea aritu dira jaialdia prestatzen. Haiekin batera, gonbidatu oso bereziak izango dira taula gainean: pilotariak, Hodei magoa, Nafarroako suhiltzaileak, Kalean batu batukada, ANA eta ANFAS elkartekoak, Itziar Nazabal artista, Buztintxuriko erraldoiak eta gainera bertaratzen diren ikusleen artean Osasuna futbol taldearen partida batetarako 10 sarrera eta Itziar Nazabalen artelan bat ere zozkatuko dira!
www.auditoriobaranain.com webgunean daude sarrerak salgai. Festara joan ezin baina diruz lagundu nahi baduzue, zero lerroaren bidez egin dezakezue, zuen aletxoa utziz:(Kutxa) ES07 2095 5500 40 9113685012.
Haien irriak denon ahalegina merezi duelako. lagundu, eta egin irri!